Teknologia -
Internet bidezko delituak
FBIak 150.000 salaketa zibernetiko jaso ditu urtean 2000.etik hona
Delituen artean azpimarragarrienak dira: e-posta bidezko iruzurrak, informatikako ekipoetan bidegabeki sartzea datu ekonomikoak lortzeko, diru zuriketa edo haur-pornografia.
Erredakzioa
Azken hamar urteetan FBIak iruzurrengatik eta Internet bidezko beste delitu batzuengatik 150.000 salaketa bildu dituela ziurtatu du. Agentziak adierazi duenez, gaizkile zibernetikoak gero eta azkarragoak dira eta horrek agenteen lana zailtzen du. Aurten, Interneteko Salaketa Zentroak (IC3) hamargarren urtebetetzea ospatzen du. IC3aren bidez, FBIak hamarkada oso bat darama delinkuentzia zibernetikoaren aurkako lana garatzen. Urtez urte, delinkuentzia mailak goranzko joera du eta 2009an, Interneteko Salaketa Zentroak iragan den urtean baino % 22,3 kexa gehiago jaso izan ditu, 438.568 milioi eurotako galerak sortuta.
Egindako delituen artean, posta bidezko iruzurrak, datu ekonomikoak lortzeko ekipo informatikoei egindako intrusioak, diruaren zuriketa eta haur-pornografia daude.
Bill Hinerman IC3ko nagusiaren esanetan, "Internet garatzen doan heinean eta kriminalak erabiltzaileez baliatzeko modu berriak makinatzen duten bitartean, IC3ak mota honetako delituak eragozteko moduak bilatzen jarraituko du". IC3ak Internet bidez, posta bidez edo www.ic3.gov web orrialdearen bidez batutako salaketak biltzen ditu.