Teknologia -
EITBren egoitzan
Nonick 2010erako azken sarrerak
Nonick ostiralean hasiko da eta lehenengo hitzaldia Jennifer Preston New York Times egunkariko social media editoreak emango du; Zaryn Dentzel Tuenti sare sozialaren sortzaileak ere hartuko du parte.
Erredakzioa
Nonick 2010 nazioarteko ekimenean parte hartu ahal izateko azken sarrerak jarri dira salgai. Interneti buruzko ekitaldi hori aste honetan, maiatzaren 14an eta 15ean, ospatuko da EITBk Bilbon duen egoitzan. Aurten, on-line komunitateak izango dira aztergai.
EITBren egoitza nagusiko Multibox aretoan 300 lagun sar daitezke eta kopuru horretara heltzeko sarrera gutxi falta dira.
Nonick ostiralean hasiko da eta lehendabiziko hitzaldia Jennifer Preston New York Times egunkariko social media editoreak emango du; ekimenari amaiera emateko, Zaryn Dentzel Tuenti sare sozialaren sortzaileak hartuko du hitza. Tuenti gaztetxoen artean arrakasta handiena lortu duen sare soziala da, Espainian, esaterako, 8 milioi erabiltzaile ditu.
Bestelako hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta networkin saioak ere izango dira bi egun horietan. Guztia ingelesez garatuko da eta Interneti lotutako Europako foro erreferente bihurtzea du helburu.
Nonick eitb.com-ek eta SPRI-k (Eusko Jaurlaritza) antolatzen dute, metroo-ren laguntzarekin.