Teknologia -

Sare sozialak

Instagramek 500 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu

Egunero 95 milioi argazki eta bideo labur partekatzen dira Instagramen; 4.200 milioi “atsegin dut” jasotzen dituztenak.

Instagrameko logoa
Instagrameko logoa
Instagrameko logoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Instagramek, argazkiak eta bideo laburrak partekatzeko sare sozialak, 500 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu egun, eta, horietatik, 300 milioik egunero erabiltzen dute.

Ohar baten bidez iragarri dutenez, erabiltzaileen kopurua bikoiztu egin da azken bi urteotan. Alde horretatik, % 80 AEBtik kanpo bizi dira. Plataforma 2010ean sortu zuten, baina 2012an Facebookek erosi zuen.

Egunero 95 milioi argazki eta bideo labur partekatzen dira Instagramen; 4.200 milioi “atsegin dut” jasotzen dituztenak. Halaber, batez besteko datuen arabera, erabiltzaile bakoitzak 21 minutu igarotzen ditu bertan.

Horregatik, Instagramek argitaratu duen ohar horren bitartez, sare sozialaren balioak sustatzeaz gain erabiltzaileei eskerrak eman dizkie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sare sozialak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Instagram