Itxi

2016/06/28

10:23

Teknologia

Bilatzaileak

Facebooken bilatzailea, Googleren lehiakiderik handiena

EITB.EUS

Munduko sare sozialik handienaren bilatzaileak iradokizunak erakutsiko ditu, “Google suggestion tool”ek egiten duen antzera.

  • Oraindik aurrera, Facebooken bilatzaileak iradokizunak egingo ditu

    Oraindik aurrera, Facebooken bilatzaileak iradokizunak egingo ditu

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Duela egun batzuk, Facebooken bilatzaileak iradokizunak erakusteko aukera eskaintzen hasi da emaitzetan, munduko bilatzaile guztien artean garrantzitsuena den Googlek egiten duen antzera.

Horrela, munduko sare sozialik garrantzitsuena, orain arte Googlena zen beste esparru batean sartu da bete-betean. Konpainia bien arteko lehia puri-purian dago, izan ere, orain arte munduko bigarren bilatzailerik handiena ere, Youtube, Googlerena izan da.

Zentzu berean, Facebook bideoaren munduan murgildu da, bertako erreprodukzioekin, 360 gradutako bideoekin, “Facebook Live”ekin egindako zuzeneko emanaldiekin eta albisteekin “Facebook Instant Articles”ekin. Hala ere, bere bilatzaileari probetxu handiagoa atera nahi dio.

Orain arte, Facebooken egiten ziren bilaketen emaitzek orrialde gogokoen eta lagunen arabera emaitzarik interesgarrienak erakusten zituen. Modu berean, orrialdeen, taldeen eta erabiltzaileen artean filtratzeko aukera eskaintzen zuen.

Orain, erabiltzaileak bilaketa egin nahi duenean, iradokizunak idatzita agertuko zaizkio, “Google suggestion tool”en antzera, bilaketa esperientzia erraztuz.

Modu berean, bilaketan bertan solasaldi bakoitzak daukan oihartzuna ere agertuko da (gai horretaz momentuan hitz egiten ari diren erabiltzaileen kopurua) eta behin bilaketa eginda, emaitzak orrialdeka, pertsonaka edo argitalpenka sailkatuko dira. Ezkerreko menuan pertsonak, taldeak edo orrialdek filtratzeko aukera mantentzen da eta, argitalpenetako dataren filtroa gehitu dute, bai eta etiketen kokapena ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;