Teknologia -
Street View
Google ikertzen ari da Datuen Babeserako Agentzia
Googlek bere blogean onartu duenez, Street View aplikaziorako munduko hirietako kaleen argazkiak egiten dituzten autoek WI-FI sareen datuak bildu dituzte.
Erredakzioa
Googlek, Espainiako araudia eta hiritarren eskubideak urratu dituen ikertzen dabil Datuen Babeserako Agentzia, hau da, hiritarren babesik gabe, WI-FI sareen datuak hartu eta bildu dituzten argitu nahi dute, erakundeak aditzera eman duenez.
Googlek bere blogean onartu duenez, Google Street View aplikaziorako munduko hirietako kaleen argazkiak egiten dituzten autoek WI-FI sareen datuak bildu dituzte.
Hain zuzen, AEBetako enpresak SSID datuak (Sarearen identifikadorea, batzuetan, sarearen abonatuaren benetako izenarekin bat dator) MAC (router gailuen helbidea identifikatzen duten zenbakiak) helbideak hartu izana onartu du.
Googlek, halaber, WI-Fi sareekin lotura duten trafikoko datuak jaso dituztela onartu du.
Datu horiek zein motakoak diren, zertarako nahi dituzten eta zein trataera eman dioten argitzeko eskatu dio Datuen Babeserako Agentziak Googleri. Horrez gain, trafikoarekin lotura duten Espainiako datuak blokeatzeko deia egin diote.