Teknologia -

Epaitegi Gorenaren epaia

Foro bateko jabea ez da bertan egiten dituzten iritzien erantzulea

2000. urteko europar zuzentarau bat aipatzen du epaiak eta horren arabera, Interneteko zerbitzuak eskaintzen dituztenek ez dituzte "ematen edo biltzen dituzten datuak kudeatu" behar.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foro bateko jabea, bertan argitaratzen dituzten iruzkinen erantzulea ez dela erabaki du Epaitegi Gorenak.

Horrela, Gorenak errugabe jo du Quejasonline foroaren jabe den enpresa. Mutua Madrileña Automovilistica aseguru-etxeko abokatu baten aurka egindako komentario iraingarriak argitaratzeagatik, 6.135 euro ordaindu behar zizkion kaltetuari.

Enpresa ezberdinei buruzko erabiltzaileen salaketak biltzeaz arduratzen da foro hori eta Mutua Madrileña Automovilistica enpresaren inguruko kexa bat argitaratu zuen 2006an. Enpresa horretako abokatu batek konpainiak "bere bezeroei iruzur egiten ziotela" baieztatzen zuen.

Abokatu horrek eskatuta, foroko kudeatzaileak iruzkina ezabatu zuen, baina iruzkinaren egilea nor zen esateari uko egin zion.

2000. urteko europar zuzentarau bat aipatzen du epaiak eta horren arabera, Interneteko zerbitzuak eskaintzen dituztenek ez dituzte "ematen edo biltzen dituzten datuak kudeatu" behar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea