Teknologia -

Eguneraketa

Pokemon GO bideo-jokoak aztarnen bidezko kokalekua ezabatu du

Eguneraketa berriak memoriaren kudeaketa hobetu du, eta, ondorioz, bateria gutxiago kontsumituko du bideo-jokoak. Ezbeharrak saihesteko asmoz, aholku batzuk publikatuko dituzte jolasten hasi aurretik.

Pokemon Go bideo-jokoaren erabiltzaile bat. Argazkia: Pokemon
Pokemon Go bideo-jokoaren erabiltzaile bat. Argazkia: Pokemon
Pokemon Go bideo-jokoaren erabiltzaile bat. Argazkia: Pokemon

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Niantic Inc. enpresak Pokemon GO bideo-joko arrakastatsuaren lehenengo eguneraketa kaleratu du. Horren bidez, akatsak zuzendu eta jolasteko moduak berritu nahi ditu konpainiak.

Eguneraketa berriaren bidez, orain arte fikziozko pertsonaiak aurkitzeko erabili izan den aztarnen bidezko kokalekua ezabatu dute. Horrenbestez, Pokemon GO aplikazioa 0.31.0 bertsiora gaurkotzen duten erabiltzaileek, ezin izango dute ezagutu zein den Pokemon baten kokaleku zehatza.

Alde horretatik, erabiltzaileek mapen bidez ikusi ahal izango dute inguruan dituzten fikziozko pertsonaien kokapena, baina, oraingoan, ez dute datu zehatzagorik izango non dauden ezagutzeko. Aldaketa horren helburu nagusia arazorik ohikoena konpontzea da, hau da, Pokemon bat ehizatzeko orduan pantaila ez blokeatzea.

Era berean, aldaketa estetiko batzuk egin dira jokoan. Besteak beste, entrenatzailearen irudia jolasten den bitartean aldatu daiteke orain. Hala, jokalariak pertsonaiaren alkandoraren kolorea, jertsea edo prakaren kolorea aukeratu ahal izango ditu Pokemonak ehizatzen dituen bitartean.

Gainera, erabiltzaileen kexak kontuan hartu dituztela frogatu dute bideo-jokoaren eguneratze honekin, eta mapen beste ezaugarri batzuk ere hobetu dituzte. Halaber, memoriaren kudeaketa hobetzea lortu dute, eta, ondorioz, bateria gutxiago kontsumituko du aplikazioak.

Azkenik, esan beharra dago konpainiak hainbat aholku emango dituela jolasten hasi aurretik. Besteak beste, gidatzen den bitartean edota arriskutsuak izan daitezkeen beste egoera batzuetan ez jolasteko eskatzen dute mezu horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Google albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Bideo-jokoak azken ordukoa