Teknologia -

Deialdia Sarean

Bideoa Youtuben: Manuel Tapialen hitzak erasoa baino lehen

Sarraskia hasi aurretik, Europako aktibista taldeak erasoa ekiditeko nazioarteko komunitateari laguntza eskatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cultura, Paz y Solidaridad GKEko kidea den Manuel Tapial borondatezko lankideak ejertzito israeldarrak Gazako blokeoarekin amaitu nahi zuen eta laguntza humanitarioa zeraman ontzia eraso baino lehen, bizitzen ari ziren egoerari buruzko bideo bat igo du Youtubera. Sare sozialek eta Cronicas de Gaza izeneko blogak ere nazioarteko komunitateari "sarraskia ekiditeko" eskakizuna hedatzeko lagundu dute.

"Israeldarren 14 ontzik era ilegalean gurea inguratzen ari dira eta zodiacak eta kazetari talde handia dago hemen beraien propaganda hedatzeko!". Hori da Tapialek Cultura, Paz y Solidaridad GKEk Facebooken duen profilean argitaratu duen azken informazioa. Goizaldeko hiruak eta erdiak aldera idatzi ditu hitz horiek, ejertzitoak eraso egin baino minutu batzuk lehenago, hain zuzen ere.

"Israelek satelitearen seinalea mozten digu. Horrek esan nahi du ez duela guk zuzenean gertatzen ari denaren berri ematea. Munduko agintari nagusiei laguntza eta sarraski hau ekiditea eskatzen diegu. Buruan ditugu Sabras, Chatilas, Jeninen, Gazan gertatutakoak...", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea