Teknologia -

Skyperen sortzaileak

'Rdio' jaio da, musikaren Twitter berria

Zerbitzu berri honek Twitterren edo Facebooken antzeko ezaugarriak ditu eta hori da bere lehiakideekin alderatuta duen desberdintasun nagusiena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Janus Friisek eta Niklas Zennstrmek Skype eta KaZzA sortu zuten era orain produktu berri bat merkaturatu dute, Rdio, musika streaming bidez eskaintzen duen zerbitzua. Rdio Twitterren bertsio musikala dela esan daiteke eta Facebooken hainbat ezaugarri ditu.

Rdioren bitartez AEBtako eta Kanadako erabiltzaileak diskoetxe handien bost milioi abesti dituzte eskura web nabigatzaileen, deskargatzeko programen bitartez edo aplikazio mobilen bidez.

Zerbitzua doakoa izango da hiru egunez (ekainaren 3tik) eta gero 5 dolare ordaindu beharko dira, edo 10 mugikorretan ere erabili nahi izanez gero.

Zerbitzu berri honek Twitterren edo Facebooken antzeko ezaugarriak ditu eta hori da bere lehiakideekin alderatuta duen desberdintasun nagusiena.

Momentuz ez dago pribatutasuna bermatuta, datuak kontrolatzeko neurriak laster martxan jarriko dituzten arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea