Teknologia -

Pribatutasun-urraketa

Googlek europar agintarien esku utziko ditu datu pertsonalak

Pribatutasun urraketa egotzita, enpresaren aurkako demandak jarri dituzte Washingtonen, Kalifornian, Massachussettsen eta Oregonen. Datuak Frantziari, Alemaniari eta Espainiari emango dizkiete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek Frantzia, Alemania eta Espainiako erabiltzaileen datu pertsonalak bildu ditu ''Street View'' zerbitzurako argazki bilketa egiten duten autoetan, ''wireless'' deritzen haririk gabeko sareen bidez. Duela gutxi baina, Googlek bildutako datuok aipatu estatuetako agintarien esku utziko dituela adierazi du; Wi-fi sareen bidez lortutako informazio pertsonal guztia, alegia.

Kanadak enpresa estatubatuarraren inguruan garatutako ikerketa batean, ''Stret View'' ''atlas online'' osatzeko zerbitzuak pribatutasunaren urraketa egiten zuela eman zuen ezagutzera. Ondorioz, Washington, Kalifornia, Massachussets eta Oregoneko estatuetan demanda ugari bildu dituzte enpresaren aurka, aipatutako urraketa egotzita.

Gutxira, Googlek autoz hartutako argazkien bidez informazio pertsonala biltzen zuela onartu beharrean ikusi zuen bere burua, nahiz eta hasiera batean kontrakoa esan. Alemaniak eskatutako auditoriaren dokumentuak argitara eman ostean, Google erraldoiak bere erabiltzaileei dagozkien datu pertsonalak bildu dituela baieztatu du iragan den maiatzean.

Dagoeneko, Ameriketako Estatu Batuetako Merkataritza Batzorde Federala hasi da auziari buruzko ikerkuntza ez formala egiten eta estatubatuar enpresa erraldoiak agintariekin elkarlanean aritzeko prestutasun osoa agertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea