Teknologia -

Sistema berria

Googlek Android mugikorrentzako GPS nabigatzailea aurkeztu du

Erabiltzaileak trafikoari buruzko informazioa kontsultatzeko, ibilbideak prestatzeko zerbitzua erabiltzeko eta Google Street Vieweko argazkiak ikusteko aukera izango du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek telefono mugikorrentzat doakoa den aplikazio berria aurkeztu du Estatuan: GPS nabigatzailea. Google Mapsen oinarrituta, dispositibo hau udazkenetik erabili dezakete estatubatuarrek eta, ondoren, joan den apirilaren 20an, Erresuma Batura eta Irlandara iritsi zen.

GPS berriak konpainiaren Android sistema eragilea duten telefonoekin bakarrik funtzionatzen du. Horrez gain, satelite bidez eskuratu daitekeen informazio guztia eskaintzeko aplikazioak Google Mapseko mapak erabiltzen ditu.

Teknologia honi esker, erabiltzaileak trafikoari buruzko informazioa kontsultatzeko, ibilbideak prestatzeko zerbitzua erabiltzeko eta Google Street Vieweko argazkiak ikusteko aukera izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea