Teknologia -

Publizitatea

Sam Mendesek zuzendu du Appleren iPhone4 berriaren iragarkia

"FaceTime" izena du iragarkiak eta iPhone4 bat zure bizitzarako "ezinbestekoa" dela pentsatzea eragiten du. Ikusi bideoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Applek aste honetan bertan aurkeztu du iPhone4 berria. Gailu berriaren zain izan dira asko, baina Appleko publizitate sailak "aparatua" interesatzen ez zitzaienei ere mezua bidali die. Oraingoan, American Beauty edo Revolutionary Road bezalako pelikulen zuzendariak egin du "tentazioaren" bideoa.

Iragarkiak "FaceTime" izena du eta iPhone4 bat izatearen "beharra" islatzen du. Izan ere, WiFi sare batera konektatuak dauden bi iPhone beharrezkoak direla erakutsi arren, telefonoak baliabide teknikoez gain, zoriontasun dosia ematen duela dirudi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea