Teknologia -

I-25

Hauteskunde Termometroa garatu dute, kanpainaren eragina neurtzeko

Tresna teknologikoak alderdi eta hautagaiekiko "atxikimendua eta arbuio-maila" grafikoki erakusten dio erabiltzaileari.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elhuyarrek Hauteskunde Termometroa garatu eta aurkeztu du, alderdi politikoek eta lehendakarigaiek sare sozialetan eta prentsa digitalean duten oihartzuna erakusteko.

Ohar baten bidez Elhuyarrek azaldu duenez, termometroak haiekiko "atxikimendua eta arbuio-maila" grafikoki erakusten ditu, zenbait rankingetan eta denboraren araberako grafiko batean.

Termometro horrek Elhuyarren Talaia teknologia du atzean. Sistemak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez nahiz frantsesez idazten diren aipamen eta iritziak detektatzen ditu, eta "malgutasun handia eskaintzen du bezeroaren beharretara egokitzeko".

Hauteskunde Termometroaren euskarazko bertsioa Berria egunkariaren webgunean dago ikusgai. Bertsio elebiduna, berriz, talaia.elhuyar.eus/i25/ helbidean aurkituko duzue.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak albisteak Sare sozialak albisteak Hautagaiak