Teknologia -

Sare sozialak

Twitterrek Vine itxiko du

Erabiltzaileek hilabete batzuk izango dituzte oraindik igotako bideo guztiak deskargatu ahal izateko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitter sare sozialak Vine bideo laburren aplikazioa ixtea erabaki du, 2017an errentagarritasuna izateko helburuz.

"Hurrengo hilabeteetan itxiko dugu aplikazioa", iragarri dute Twitterrek eta Vinek agiri bateratu batean.

Hori horrela, erabiltzaileek hilabete batzuk izango dituzte oraindik igotako bideo guztiak deskargatu ahal izateko.

Azken hiruhilekoaren zenbaki ekonomikoen aurkezpenean, Twitterrek azaldu du negozio nagusiari emango diola lehentasuna, eta hainbat ekimeni "lehentasuna kenduko" diela. Izan ere, aurtengo hirugarren hiruhilekoan 94 milioi euroko galerak izan dituzte.

Gainera, Twitterrek iragarri du langileen % 9 (300 pertsona baino gehiago) kaleratuko dituela, "epe luzera hazi ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Xeko albisteak 2024 Sare sozialak gaur Eguneko albisteak