Itxi

2016/11/10

19:03

Teknologia

Zientzia

Azaroak 10, Bakerako eta Garapenerako Zientziaren Nazioarteko Eguna

Agentziak | Erredakzioa

UNESCOren arabera, zientzia ezinbestekoa da herritarren parte hartzea sustatzeko orduan.

  • CERNek Genevako egoitzan duen laborategi ahaltsua. Artxiboko argazkia: EFE

    CERNek Genevako egoitzan duen laborategi ahaltsua. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Azaroaren 10ean Bakerako eta Garapenerako Zientziaren eguna ospatzen da mundu osoan. Urtero bezala, zientziak gure egunerokotasunean duen garrantzia nabarmentzea eta gizartean gai zientifikoei buruzko eztabaida lasaiak bultzatzea da gaurko helburu nagusia. Aurten, ikastolak eta zientzia museoak omendu nahi dituzte, zientzia gizartean zabaltzeko egiten duten lanagatik.

Halaber, zientziarekin lotutako gaiei buruzko azalpenak emateaz gain, ikastolek eta zientzia museoek gauza gehiago egiten  dutela azpimarratu du UNESCOk. Ildo horretatik, bizi garen mundu honetako misterioak argitzen laguntzen duten tokiak direla eta bisitariei misterio horiei buruzko azalpen zehatzak ematen dietela gaineratu du erakunde horrek.

Era berean, UNESCOk adierazi du sormena bultzatzeaz gain ezagutza zabaltzen duten tokiak direla. Ondorioz, zientziari buruz gizartean zabaldu diren uste faltsuak argitzen laguntzen dutela ziurtatu du erakunde horrek.

Bakerako eta garapenerako zientziari babesa adieraztea da gaurko ospakizunaren arrazoi nagusia den arren, zientzia modu arduratsuan erabili behar dela gogoratzen da. Gainera, ospakizunaren beste helburu garrantzitsua zientziak duen garrantziaren berri ematea eta gizartearen babesa bilatzea da.

UNESCOren arabera, zientzia ezinbestekoa da herritarren parte hartzea sustatzeko orduan. 2001eko azaroaren 10ean ezarri zuen Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Bakerako eta Garapenerako Zientziaren Nazioarteko Eguna.

ioarteko Eguna.

ioarteko Eguna.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;