Teknologia -

Beta bertsioa

WhatsApp bidez bidalitako edukiak ezabatu ahalko dira

WhatsApp bidez bidalitako mezuak, argazkiak eta bideoak ezabatzeko aukera izango du erabiltzaileak laster. Konpainia frogak egiten ari da jada.

WhatsApp bidez bidalitako edukiak ezabatu ahalko dira. Argazkia: WhatsApp
WhatsApp bidez bidalitako edukiak ezabatu ahalko dira. Argazkia: WhatsApp
WhatsApp bidez bidalitako edukiak ezabatu ahalko dira. Argazkia: WhatsApp

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun ezinezkoa da WhatsApp bidez bidali den eduki bat ezabatzea, baina konpainia lanean ari da laster aukera hori eskaini ahal izateko.

Apple sistema eragilearen 2.17.1.869 beta bertsioan erabilgarri dago WhatsAppeko txat pribatuetan nahiz taldekakoetan igorritako mezuak, argazkiak eta bideoak baliogabetzeko aukera, @WABbetaInfo-k iragarri duenez.

Oraingoz ez dute argitu eduki guztiak ezabatu ahalko diren, edo soilik irakurri edo ikusi ez direnak. Nolanahi ere, eduki bat baliogabetzen denean, hartzaileak ohar bat jasoko du eduki hori ezabatu egin dutela eta, beraz, eskuragarri ez dagoela jakin dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea