Itxi

Teknologia

''Itzalaldia''

WhatsAppek barkamena eskatu du 'gorabehera' konpondu ostean

eitb.eus

Sakelako telefonoetako mezularitza zerbitzua etenda egon da bart hainbat orduz, mundu osoan eta iOS, Android zein Windows sistema eragilea erabiltzen duten gailu guztietan.

  • WhatsAppek 1.200 erabiltzaile baino gehiago ditu. Artxiboko argazkia: EFE

    WhatsAppek 1.200 erabiltzaile baino gehiago ditu. Artxiboko argazkia: EFE

WhatsApp sakelako telefonoetarako bat-bateko mezularitza zerbitzua ematen duen enpresa ezagunaren esanetan, "WhatsAppeko erabiltzaileak mundu osoan zehar WhatsAppera sartu ezinik izan dira zenbait orduz".

Gainera, "itzalaldia" izan ostean aplikazio horren jabeak kaleratu eta Reuters albiste-agentziak zabaldu duen mezu elektroniko baten arabera, "gorabehera konponduta dago jada", eta barkamena eskatu du "eragozpenengatik".

WhatsApp zerbitzua mundu osoan egon zen etenda, iOS, Android zein Windows sistema eragileak erabiltzen dituzten gailu guztietan.

1.200 milioi erabiltzailek baino gehiagok erabiltzen dute aplikazioa, eta 2014an erosi zuen Facebookek, 19.000 milioi dolarren truke.

Zerbitzua erori den bakoitzean gertatu bezala, oraingoan ere erabiltzaileek Twitter eta Facebook sare sozialetara jo dute informazio bila eta harremanetan jartzeko, eta umoretsu hartu dute batzuek arazoa:

 

>

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena