Teknologia -

Bizkaia Summer Jaia 2017

Cabronazi eta beste hainbat 'influencer' Bilbon izango dira ekainaren 22an

Besteak beste, 'Soy una pringada', Arkano eta "Malviviendo"ko sortzaileak izango dira, Euskalduna Jauregiak hartuko duen jai batean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Euskalduna Jauregiak Bizkaia Summer Jaia-Social Fest jaia hartuko du ekainaren 22an. Bertan, 1.800 gazte eta unean uneko youtuber eta blogari ospetsuenetako hainbat bilduko dira, sare sozialak eta dibertsioa nagusi.

Jaia 18:00etatik 24:00etara ospatuko da, eta egitaraua anitza izango da: hitzaldiak, chill out espazioak, food-truck-ak (janaria saltzen duten furgonetak), zuzeneko ikuskizunak...

BIZKAIA SUMMER FEST

BIZKAIA SUMMER FEST

Hauek dira orain arte parte-hartzea baieztatu duten blogari eta youtuberrak:

- Cabronazi, 'meme'ak biltzen dituen Facebookeko orrialde ospetsua

- Arkano, rap abeslaria

- Esty Quesada (Soy una pringada), youtuberra eta DJa

- David eta Teresa, Malviviendo webseriearen sortzaileak

- Bocabeats Comedia

- Superpilopi, youtuberra

- Hamza Zaidi, instagramerra

- Gontzon Mantuliz, "El Conquistador del fin del mundo" ETB-2ko saioaren irabazlea eta instagramerra

- Garazi B (Antesmuertaksinrimel), youtuberra

- Peligorri, youtuberra

- Nadia Jara (Nosinmistacones), instagramerra

- Berta Bittersweet, abeslaria

- Urban Dance

- Star Wars-en 501 Legio-ko kideak

Denek, batera, 20 milioi jarraitzaile dituzte.

Halaber, bi "saregile" egongo dira, Esti eta Endika, gazteei entzuteko eta haren kezkak eta eskakizunak Bizkaiko Aldundiaren eskaintzarekin konektatzeko.

Sarrera doakoa izango da, eta bizkaiasummerjaia.eus webgunean jaitsi ahal izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken albisteak Youtube azken albisteak Bilbo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Sare sozialak berriak Instagram