Teknologia -
BIDEOKLIPA
'Despacito', inoizko bideorik ikusiena YouTuben
2.997.407.154 ikustaldira iritsi da ostiral honetan plataforma digital horretan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Luis Fonsi puertorricarrak Daddy Yankee herrikidearekin batera egindako "Despacito" abestiak arrakasta izaten jarraitzen du mundu osoan, eta YouTubeko historiako inoizko bideorik ikusiena bihurtu da ostiral honetan, Wiz Khalifa eta Charlie Puth abeslarien "See You Again" kantua gaindituta.
YouTubek jakitera eman duenez, "Despacito" kantua 2.997.407.154 ikustaldira iritsi da ostiral honetan plataforma digital horretan, eta, hortaz, oso gertu dago 3.000 milioi bisitaldira iritsiko den lehendabizikoa izatetik.
Plataforma beraren arabera, abestiak 203 egun behar izan ditu marka hausteko, eta aipatu du ez direla zenbat Justin Bieberrek kantu horretaz egin zuen nahasketa. Abesti horrek bere kabuz 469 milioi ikustaldi ditu.
"YouTuben inoiz ikusiena izan den bideoaren marka gainditzea benetan sinestezina da, ez bakarrik niretzat, baita musika latinoarentzat eta gure kulturarentzat ere", adierazi du Luis Fonsik ohar berean.