Teknologia -

San Frantzisko (AEB)

Google Pixel 2 eta Google Pixel 2 XL mugikorrak aurkeztu dituzte

Pixel 2 dispositiboak 649 dolarreko prezioa izango du Ameriketako Estatu Batuetan. Bitartean, Pixel 2 XL mugikorra 849 dolarretan salduko da.

Jendea zain San Frantzsikoko SFJAZZ Center (Kalifornia, AEB). Argazkia: EFE
Jendea zain San Frantzsikoko SFJAZZ Center (Kalifornia, AEB). Argazkia: EFE
Jendea zain San Frantzsikoko SFJAZZ Center (Kalifornia, AEB). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google konpainiak ekitaldi berezia egin du gaur San Frantziskon, Google Pixel 2 eta Google Pixel 2 XL telefono mugikorrak aurkezteko.

Horrela, Google Pixelen garapenaren berri eman du erraldoi teknologikoak. Iaz merkaturatu zuten, telefono adimendunen merkatuan lehiatzeko eta toki bat egiteko.

Software, hardware eta adimen artifizialean berritasunak eginda, mundu mailako apustua egiten ari dela goraipatu du gaur Googlek.

Pixel 2 dispositiboak (5 hazbeteko pantaila) 649 dolarreko prezioa izango du Ameriketako Estatu Batuetan. Bitartean, Pixel 2 XL mugikorra (6 hazbeteko pantaila) 849 dolarretan salduko da.

Telefono berriak Australia, Kanada, Alemania, India, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuetan salgai izango dira, baina Googlek azaldu duenez, urte bukaeran Italian, Singapurren eta Espainian merkaturatzea espero dute.

Pixel berrien ezaugarri nabarmenena kalitate handiko argazki-prestazioak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google albisteak Telefonia mugikorra Gaurko azken orduko albistea