Teknologia -

Egiazkotasuna

Kalitatezko albisteak identifikatzeko adierazleak, Google eta Facebooken

Zerbitzua Trust Project nazioarteko partzuergoak garatu du, eta argitaratutako edukiaren komunikabideko informazioa eskaintzen dio erabiltzaileari.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euren plataformen bidez zabaltzen diren artikuluen egiazkotasuna egiaztatzeko adierazleak martxan jarriko dituztela iragarri dute gaur Google eta Facebook konpainiek.

Zerbitzua Trust Project nazioarteko partzuergoak garatu du, eta argitaratutako edukiaren komunikabideko informazioa eskaintzen dio erabiltzaileari.

Iragan urrian, News Feeden albisteen testuingurua kokatzeko informazio botoi bat martxan jarri zuen Facebookek; orain sare sozialaren egiazkotasun adierazleak datu gehiago eskainiko ditu.

Trust Project

Trust Projectek egiazkotasun zortzi adierazle argitaratu ditu, erredakzio-bulegoek ekarpenak egiteko: ‘Praktika hobeak’, “Egilearen eskarmentua’, ‘Lan mota’, ‘Aipamenak eta erreferentziak’, ‘Metodoak’, ‘Kokapen lokala’, ‘Ahots anitzak’ eta ‘Feedback prozesagarria’, zehaztu du Googlek agiri batean.

Facebookek zerbitzu berria komunikabide talde txiki batean probatuko du, datozen hilabeteetan kopurua handitzeko xedearekin. Besteak beste, BBC, dpa, The Economist, The Globe and Mail, Hearst Television, Mic, La Repubblica, La Stampa, The Washington Post eta The New York Times-ek parte hartuko dute.

Trust Project partzuergoa Santa Clarako Unibertsitatean (AEB) dago, Googlek sortu du eta mundu osoko 75 albiste-enpresa baino gehiagorekin lan egin du, “jendeari kalitatezko kazetaritzaren eta publizitate edo desinformazioaren artean bereizten laguntzeko” adierazleak garatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebooki buruzko azken albisteak Google albisteak Eguneko albisteak Albiste faltsuak gaur