Teknologia -
McAfee-ren arabera
Interneteko 12 iruzur handienak, Gabonetara begira
iPadak Gabonetako iruzur handien zerrendako lehen postuan daude, McAfee segurtasun enpresaren arabera.
Erredakzioa
McAfee Interneteko segurtasun empresak, izen bereko biruskontrakoaren sortzaileak, kontsumitzaileek Gabonetan kontuan hartzeko 12 iruzur handienak zerrendatu ditu:
1.- iPadak saltzeko eskaintza faltsuakAppleren produktuak salduenak izaten ari dira, eta beraz, zibergaizkileak eskaintza faltsuak egiten ari dira: produkturen bat erosi, eta trukean iPad bat doan jaso. Noski, kontsumitzaileek ez dute inoiz jasotzen aparailua, eta gaizkileei kontu-korronte zenbakia eman diete.
2.- "Lagundu! Maula egin didate!" Gaizkileek mezu faltsuak igortzen dituzte, senide batzuk atzerrian harrapatuta daudela esaten diete, eta dirua eskatzen dute etxera itzul daitezen.
3.- Opari txartel faltsuakSare sozialen bitartez, gaizkileek opari txartelak eskaintzen dituzte, baina dirua osteko eta nortasun-lapurretak egiteko egiten dute.
4.- Lan eskaintzakGabonetan, jendea diru gehiagoren beharrean dago, eta horretaz baliatuta, lan eskaintza faltsuak egiten dituzte, baina balizko biktimen datuak batzeko amarrua baino ez da.
5.- “Smishing" Mezu faltsuak igortzen dituzte, biktimaren bankuak egin balu bezala, kontu-korrontean akatsen bat dagoela esateko eta telefono-zenbaki batera deitzea eskatzeko. Biktimen informazioa lortzeko beste aitzakia bat.
6.- Opor eskaintza susmagarriakWebgune faltsuak sortzen dituzte, opor eskaintza faltsu bete, eta bezeroek aldez aurretik egin behar dituzte ordainketak. Dena iruzurra.
7.- Krisiarekin lotutako iruzurrakInteres txikiko maileguak eskaintzen dituzte, baina dirua gaizkileen poltsikoetara iristen da zuzen-zuzenean.
8.- Zoriontzeko txartelakUrtebetetzeak, Gabonak eta beste motatako ospakizun batzuk zoriontzeko txartelak igortzen dituzte, baina estekak birusetara daude lotuta. 9.- Tranpa merkeakGaizkileek produktu merkeak eskaintzen dituzte, baina lapurtzea baino ez dute helburu. 10.- Elkartasunarekin eta karitatearekin lotutakoakUmeentzat, adinekoentzat edo azken hondamendi naturalaren biktimentzat dirua eskatzen dute, baina euren poltsikoetan geratzen da.
11.- Deskarga arriskutsuakGabonetako ikurrak dituzten pantaila-babesleak modu egokiak dira birusak eta beste tankerako mehatxuak hedatzeko.
12.- Wi-fi hoteletan eta aireportuetanGabonetan jende asko oporretan dago, eta hoteletako eta aireportuetako wi-fiak erabiltzen dituzte, eta hackerrak zain daude.