Teknologia -

Urteurrena

Wikipedia entziklopedia digitalak hamar urte bete ditu

Martxan jarri zutenetik entziklopedia horren funtzionamendua nahiko eztabaidagarria izan da. Hala ere, hamargarren urteurrenean 400.000 erabiltzaile lortu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wikipediak, XXI mendeko entziklopedia digitalak, hamar urte bete ditu. Interneteko partehartzearen eta ezagutza unibertsalaren paradigmak 400 milioi erabiltzaile eta 271 hizkuntzatan idatzitako 26 milioi artikulu bildu ditu eta, hortaz, informazioa eskuratzeko eredua guztiz aldatu du.

Wikipediaren aburuz, bere zerbitzua "Interneten dagoen entziklopediarik handiena eta ezagunena da eta, gainera, eleanitza eta eskuragarria da". 2001ko urtarrilaren 15ean jarri zuten martxan eta, horregatik, ekitaldiak antolatu dituzte mundu osoan zehar.

Zalantzarik gabe, arrakastaz betetako hamarkada izan du Interneteko historian. Hala ere, aditu askok ez dute Wikipediak informazioa jasotzeko duen modua begi honekin ikusten; izan ere, Sareko edozein erabiltzailek editatu dezake informazio hori.

"Wikipediak Sareko demokratizazioaren ideia islatzen du; 2.0 webgunearen arrakasta, alegia", esan du Jorge Sierra Wikimedia Españako arduradunak. Sierraren ustez, iraultzaileena "erabiltzailea irakurlea eta eduki sortzailea izan ahal izatea da".

Arduradunak adierazi duenez, entziklopedia horren filosofiak informazioa edonork eskaini dezakeela eta ezaguera gizateriaren ondasun bat dela defendatzen du. Alderdi demokratiko hori da, hain zuzen ere, akademikoen alorrak Wikipedian konfiantzarik ez izatea eragiten duena.

Fidagarritasuna, zalantzan

Aina Lopez Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Soziologia irakasleak esan duenaren arabera, ezaguera "ez da demokratikoa, kontrolen bitartez arautu beharreko zerbait baizik", batez ere ezaguera zientifikoa.

Joan den ekainean aurkeztutako ikerketa batek onartu zuenez, Wikipedia erabilgarria da, baina "batzuetan bakarrik" izaten da fidagarria; izan ere, "akats dezente" izaten ditu eta fidagarritasun gutxiko iturriek sortzen duten informazioa biltzen du.

"Interneten irakurtzen dugun guztia egiaztatu behar da", esan du Sierrak. Soziologia irakasleak, bestalde, Wikipedia "orientazio" bezala erabili daitekeela azaldu du.

Wikipediaren sortzailea nor izan zen zehazteko "iskanbila" izan da beti. Hala ere, Jimbo Wales aipatzen du 2000ko Nupediaren sortzaile bezala.

Proiektuaren garapena motela izan delako, 2001ean "wiki" bat sortu zuten, 1994an programatzaile estatubatuar batek sortu zuen informazioa sortzeko, hartu-emateko eta begiztatzeko zerbitzu bat. Wikipedia "wiki" hori eta grekeraz "hezkuntza" esan nahi duen "pedia" atzizkia batzearen emaitza da. Gaur egun, hilean 400 milioi erabiltzaile ditu eta 271 hizkuntzatan erabili daiteke. Horrez gain, 26 milioi sarrera ditu. Ingelesezko edizioak bakarrik 500 orrialdeetako 1.500 liburu beharko lirateke. Gazteleraz, Wikipedia 2001eko maiatzean jaio zen eta 700.000 artikulu biltzen ditu, munduko zazpigarrena da. 2009tik, gainera, milioi bat erabiltzaileko kopurua gainditu ostean, erabiltzaile gehieneko bigarrena da.

Lehen hamarkada bete ostean, munduko helburuak 2015rako 1.000 milioi erabiltzaile lortzea, argazkiak jartzea erraztuko duen interfazea sortzea eta Indian bulego bat irekitzea dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea