Teknologia -

Lehen zenbakia

'The Daily', ordenagailu lau batentzat diseinatutako lehen egunkaria

Horrela, The Daily-ren lehen zenbakiak Egiptoko egoera du hizpide portadan eta momentuz doan banatuko dute soilik iTunes denda birtualaren bidez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
The Daily

"Garai berriek kazetaritza berri bat eskatzen dute", adierazi du aberatsak New Yorken. Murdoch News Corporation munduko komunikazio talde handienetariko baten jabea da. The Daily idatzitako prentsa berri baten lehen alea izatea espero du Murdochek.

Horrela, The Daily-ren lehen zenbakiak Egiptoko egoera du hizpide portadan eta momentuz doan banatuko dute soilik iTunes denda birtualaren bidez. Bertatik iPad batera deskargatu daiteke, Apple-ko ordenagailu laua edo "tableta". Dagoeneko 15 milioi lagunek erosi dute iPad-a, merkaturatu zenetik hamar hilabete baino ez direnean bete.

Aurkezpenean egiaztatu denez, egunkari digital berriak ez du formatu tradizional bat eta irudiei (360 graduko argazkiak eta HD bideoak) eta dispositibo multimedia batek ematen dituen aukerei protagonismo handia ematen die.

The Daily-k formatu berriztatzailea du, sare sozialak eta plataformak erabiltzea ahalbidetzen duelako. "The Daily albisteak nola kontatzeko eredu bihurtuko da", adierazi du Murdochek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea