Teknologia -

Sare sozialak

Facebook eta Instagram nazioarteko hainbat herrialdetan erori dira

Sare sozial horietako erabiltzaileek konexio arazoak izan dituzte astearte arratsalde honetan.

Down Detector webguneak Facebooken itzalaldiarekin egin duen munduko mapa.
Down Detector webguneak Facebooken itzalaldiarekin egin duen munduko mapa.
Down Detector webguneak Facebooken itzalaldiarekin egin duen munduko mapa.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook eta Instagram sare sozialak erorita egon dira astearte arratsalde honetan, azaroak 20, nazioarteko hainbat herrialdetan. Arrazoi horregatik, hainbat erabiltzailek ezinezkoa izan dute konektatzea.

Erabiltzaileek 14:00ak aldera eman dute abisua, eta zerbitzu etenak atzemateko Down Detector webguneak zabaldu du berria. Une horretatik aurrera, ezinezkoa izan da Facebooken eta Instagramen edukiak zabaltzea ezta orri nagusia gaurkotzea ere.

Besteak beste, Brasilen, Japonian, Lisboan, Londresen, Moskun, Parisen, Budapesten edota Zurichen izan dituzte konexio arazoak, baina itzalaldia AEBko kostaldean ere igarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken albisteak Teknologia Nazioarteko albisteak Sare sozialak gaur Albisteak Gaur Albisteak Instagram Interneteko albisteak