Teknologia -

Internet

Sare sozialak, adinekoentzat mundu berria

Helduen Hitza elkarteak Internet adinekoentzat erreminta erabilgarria dela eta Sarearen erabilera erraza dela frogatuko duen ekimena aurkeztu du, Donostian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helduen Hitza elkarteak eta NABASIk 55 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat Interneti buruzko hitzaldian jarri dituzte martxan. Ekimenaren helburua adinekoei sare sozialek eta teknologia berriek egunerokoan eman ditzaketen abantailak erakustea eta erabilera erraza dutela frogatzea da. Donostiako Aieteko Jauregiko Topalekuan izaten ari diren hitzaldien ostean, partehartzaileek klase praktikoak jasotzeko aukera izango dute.

"Gaur egun, adinekoak gizartearen % 20 dira eta sare sozialekin ezagutzeko mundu berria erakutsiko diegu", azaldu dute antolatzaileek. Teknologia berrien bitartez, "bakardadeari eta ezkortasunari aurre egin diezaiekete".

Orokorrean, adinekoak harritu egin dira hitzaldietan proposatutakoekin. Arduradunek adierazi dutenez, "gehien harritu dituena Facebook izan da eta batez ere sare sozialari esker munduko edozein pertsonarekin harremana izatea edo gustuko dituzten telebista saio edo pertsonaien jarraitzaile egin ahal izatea". Horrez gain, Skype eta Google Earth erremintek ere arrakasta handia izan dute.

Sareak geroz eta erabiltzaile gehiago ditu: "Adinekoek hazkunde hori ezagutzen dute eta sare horien erabilera errazak etxetik atera gabe informazio ugari eskura izateko aukerak Sarea oraindik ere erakargarriagoa egiten du".

Beldurra galdu

Ikastaroetan, "sare sozialak erabiltzen ikasteko ariketa errazak egingo dituzte". Horrez gain, ekimenaren arduradunek azaldu dutenez, ikasgai garrantzitsuenetako bat "ordenagailuari, Interneti eta teknologia berriei zaien beldurra galtzea izango da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea