Teknologia -
Teknologia kongresua
Enrique Dans: 'Erreminta digitalek eztabaida irekitzen dute'
Enrique Dans blogaria eta Interneten eta teknologia berrietan aditua Donostiako Kursaalen antolatutako "Ciudadanía Digital" kongresuan izan da.
Erredakzioa
Enrique Dans IE Business Schooleko Informazio Sistemetako irakasle eta blogaria Donostian egiten ari diren "Ciudadanía Digital" izeneko nazioarteko kongresuan izan da. Ekimena gaur eta bihar izango da Kursaalen. Dansek Facebook, Twitter, blogak eta antzerako erremintek gizartearengan izan dezaketen eragina azaldu du.
Dansen ustez, gaur egun, "joera digital berri horrekin bat egiten ez baduzu, gauzak galtzen dituzu".
Horrez gain, irakasleak azaldu du "gakoa urtetan teknologiek zinemaren eta musikaren industrian duten eragina aztertu badugu, politika ere industria bat dela da. Estatuaren akziodunak gara herritarrok eta, gainera, garrantzia handia dugu". Horregatik, Dansek uste du herritarrek beraien esku dituzten erreminta digitalek eztabaida irekiagoa egiteko balio dutela.
Hala ere, erreminta hauen benetako eragina, ikuspegi gehiagorekin ikusten da Dansen ustez, eta Sarearen neutraltasunari buruz Senatuan izan zen eztabaida eta erabiltzaileen, botoa ematen dutenen, esku-sartzeak aipatu ditu.
Horrela, nazioarteko adituek parte hartuko dute herritarren eta agintarien artean harreman berria sortzen ari diren teknologia berrien eragina aztertzen duen ekitaldi horretan.