Teknologia -

Eraso informatikoak

Googlelen Android sisteman segurtasun akats bat topatu dute

Alemaniako adituen arabera, mugikorren % 99ak akatsak izan ditzakete. Erabiltzaileen agenda pertsonaletan sartu eta online gordetako argazkiak lapurtzea posible da akats honen ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemania hegoaldean dagoen Ulm Unibertsitateko informatikan adituak diren hainbat lagun segurtasun akats bat topatu dute mugikor azkarrak erabiltzen dute Googleen Android sisteman. Akats honen ondorioz, posiblea da eraso informatikoak pairatzea. Mugikorra Internet publikoko sare batera (w-lan) konektatzean jazo daiteke erasoa, une horretan, erasotzailea erabiltzaileen agenda pertsonaletan sartu eta online gordetako argazkiak eta datuak lapurtu ditzake. Der Spiegel astekariak bere edizio digitalean adierazi duenez, mugikorren % 99ak izan ditzake segurtasun akatsa. Bastian Könings zuzentzen duen Ulm Unibertsitateko "It-Security" taldeak topatu du akatsa.

Akats honen ondorioz, "datu pertsonalak lortzeko xedez, erabiltzailetzat aurkeztu eta datu pertsonalak lortu" daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea