Teknologia -

banda ultralasterra

'Euskadi osoak' banda zabala izango du 2020ko amaierarako

Lehendakariak nabarmendu duenez, EAE aitzindari da Espainiako Estatuan datu-sarera sarbide ultralasterra duten etxeen portzentajean.

Arabako herrien % 100ean dute jada banda zabala. Maeztu, Antonio Fernandez de Lucoren argazkian
Maeztu (Araba).
Arabako herrien % 100ean dute jada banda zabala. Maeztu, Antonio Fernandez de Lucoren argazkian

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko banda zabal ultralasterraren hedapena unibertsala izango da 2020ko amaierarako, Iñigo Urkullu lehendakariak gaur iragarri duenez. Hori horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko etxe guztiek izango dute banda zabala, Espainiako Estatuan erkidego aitzindarietako bat bilakatuz.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Josu Erkoreka eta Arantxa Tapia sailburuak  eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia lagun izan dituela, Maeztun izan da gaur, hedapen sarearen proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko.

Gerora egindako adierazpenetan azaldu duenez, Jaurlaritzak 'Banda Zabalaren Hedapen Plana' jarri zuen martxan 2015ean. Egitasmoaren helburua enpresa-poligonoetan banda zabal ultralasterreko zerbitzuen hedapena bultzatzea eta 600 biztanlegune baino gehiagoren konektibitatea hobetzea zen.

2016-2018 aldian, Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek ia 10 milioi euroko laguntzak eman dituzte. Inbertsio horri esker, 68.000 pertsona inguru langile dituzten 5.250 enpresaren konektibitatea hobetu da.

Horrez gain, 10 milioi euro gehigarri baino gehiago inbertitu ditu Jaurlaritzak 715 biztanlegunetan banda zabala instalatzen: 65.000 biztanlek eta 29.000 etxek baino gehiagok dute orain azpiegitura teknologiko hori.

Hala, gaur egun, Arabako etxebizitzen ia % 100ek dute belaunaldi berriko banda zabaleko zerbitzuak kontratatzeko aukera. Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuan % 99koa da indizea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Internet