Teknologia -

Sare sozialak

Twitter sare soziala lau orduz egon da erorita

Konpainia teknologikoak ohartarazi duenez, arazoak izan dituzte 06:00etatik 11:00etara, eta milaka erabiltzailek ezin izan dute plataforma erabili.

Twitter sare sozialaren logoa
Twitter sare sozialaren logoa
Twitter sare sozialaren logoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitter sare soziala erori da asteazken honetan, eta milaka erabiltzailek ezin izan dute plataforma hori erabili.

Konpainia teknologikoak profil ofizialean ohartarazi duenez, arazoak izan dituzte 06:00etatik 11:00etara arte Twitterren zein TweetDeck argitalpenen aplikazioan.

Zenbait erabiltzailek ezin izan dute ez publikatu ez jakinarazpenak eta mezuak jaso, konpainiaren arabera. 

"Akats teknikoa izan da" mezua agertu zaie goizean sare sozialera sartu nahi izan duten askori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Twitter Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Internet