Teknologia -
Sareko 'piraten' erasoa
Pirata informatikoek Nintendori eraso egin diote web orrian sartuz
Antza, Nintendok Ameriketako Estatu Batuetan duen filialak erabiltzen duen web orriak duela aste batzuk piraten eraso bat izan zuen, baina ez zuten erabiltzaileen datu pertsonalik lapurtzea lortu.
Erredakzioa
Erasoaren ondorioz, Interten duen zerbitzariaren gaineko bigarren mailako informazioa filtratu zen baina web orriaren funtzionamenduan inolako azorik sortu gabe, Nintendok emandako informazioaren arabera. Ez dute erasoaren gaineko informazio gehiago eman.
Sonyren kasua
Nintendoren iragarpen hau Sony etxea kinkan jarri duen eraso baten ostean dator. Izan ere, apirilaren erdialdetik multinazional japoniarraren sareko zerbitzuetan hainbat eraso egin dituzte, besteak beste, 100 milioi erabiltzaileren datuak kolokan jarriz.
Sony etxeari eraso zizkioten orrialdeen artean PlayStation Network (PSN) zegoen, eta apirilean denboraldi baterako itxi egin behar izan zuen piratak erabiltzaileen datu pertsonaletara sartu ostean. Ondoren, Asian izan ezean, gainerako gune guztietan berrezarri dute zerbitzua.
"Hacker" informatikoen erasoa jasan zuten baita ere Sonyren Oriocicy eta Sony Online Entertainment programek. Gainera, larunbat honetan SonyPictures.com web guneak beste intrusio bat izan duela baieztatu dute Japoniako multinazionaletik.