Teknologia -
Komunikatu batean
LulzSec hacker taldeak deuseztatu egin dela adierazi du
Informazio horren berri eman aurretik, AEBetako Senatuari, CIAri eta Sony eta Nintendo konpainiei eraso dien pirata informatikoen taldeak Arizonako Poliziaren eta AT&Tren informazioa argitaratu du.
Erredakzioa
AEBetako Senatuari, CIAri eta Sony eta Nintendo konpainiei eraso dien LulzSec hacker edo pirata informatikoen taldeak deuseztatzea erabaki du. Albistearen berri eman aurretik, hacker taldeak Arizonako Poliziaren eta AT&' || 'amp;T enpresaren informazioa argitaratu du.
"Gure azken argitalpena da hau; izan ere, gaur gertakizun esanguratsua ospatuko dugu. Duela berrogeita hamar egun, gure itsasontzi xumean itsaso deseroso eta bortitz batean, Interneten, bidaia hasi genuen. Sarea maitasunaren makina, gorrotoaren makina, makina askok martxan jartzen duten makina da", idatzi dute Pastebin atarian argitaratutako komunikatuan.
Agur esan baino lehen bidali duten azken mezuan 338 artxibo zabaldu dituzte. AT&' || 'amp;T enpresari informazioa ostu diote eta AEBetan garatu behar duen banda zabalaren sare berriari buruzko datuak ezagutzera eman dituzte. Dirudienez, aurten jarri behar dute martxan zerbitzu hori.
"Azken 50 egunetan, hainbat enpresaren, gobernuren eta, oro har, herritarren funtzionamendua oztopatu dugu eta agerian utzi dugu, eta egin ahal genuela erakusteko egin dugu, beste batzuk entretenitzeko. Ospeak, onarpenak.... maite dugun guztia baldintzatzen du: etengabeko emozio gordina eta anarkia", esan dute pirata informatikoek.