Teknologia -
Hirugarren saiakera
Google+, Facebooki aurre egiteko sare sozial berria
Googleren proposamenak "talde sozialak" egiteko aukera emango dio erabiltzaileari, lagunak berak erabakitzen dituen irizpideen arabera batzeko aukera emanez.
Erredakzioa
Googlek Google+ sare soziala aurkeztu du. Proposamen berri horretan, erabiltzaileak lagunak taldeka antolatzeko aukera izango du eta bere esku izango du taldeak sortzeko irizpidea zehaztea. Facebook sareari aurre egiteko hirugarren saiakera du honakoa Googlek, aurretik Buzz eta Wave izenekoekin saiatu baitzen.
Google+ proba gisa kaleratu dute oraingoz, eta gonbidapena behar da erabili ahal izateko, Vic Gundotra konpainiako presidenteordeak blogean argitaratu duenez.
Googleren proposamenak "talde sozialak" egiteko aukera emango dio erabiltzaileari, lagunak berak erabakitzen dituen irizpideen arabera batzeko aukera emanez.
Gundotraren ustez, "Sarean egindako elkarrizketa bakoitza erakusketa publiko bat da", eta "hori dela eta, geroz eta informazio gutxiago partekatzen da".
Google+ sare sozialak elkarrizketak gaika sortzeko aukera ere eskainiko du, eta kontaktuekin bideokonferentziak egiteko aplikazioa eta sakelako telefonoetarako aplikazioa ere izango ditu.