Teknologia -

Erasoa Interneten

Foxen Twitter kontua pirateatu eta Obamaren 'heriotza' iragarri dute

Fox Newsek agiri baten bitartez zabaldu duenez, 'hackerrek' Twitterreko kontuan sartu dira eta 'tuit' baten bidez AEBetako presidentea hil dela zabaldu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fox Newsek agiri baten bitartez zabaldu duenez, ''hackerrek'' Twitterreko kontuan sartu dira eta ''tuit'' baten bidez AEBetako presidentea hil dela zabaldu dute.

"@BarackObama eraila izan da, bala batek egindako bi zauriak gehiegi izan dira berarentzat. Egun tristea da Amerikarentzat", zioen Interneteko piratek argitaratutako "tuitak".

Baina Obama Etxe Zurian dago, igandean bueltatu da asteburuan Camp Daviden pasa ondoren.

Foxen kontu honek 35.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, hortaz, erabiltzaile askok zabaldu zuten mezua.

Gainera, Joe Bideni, "AEBetako egungo lehendakaria bezala" hartu zuten eta "zorte ona" opa zioten.

Fox Newsek gertatutakoa argitzeko ikerkuntza bat zabalduko duela iragari du. "Gertaera ikertzen ari gara eta FoxNews.com web orritik barkamena eskatu nahi diegu gezurrezko tuitek arazoren bat ekarri dietenei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea