Teknologia -
Gezurrezko aplikazioak
Gezurrezko aplikazio batek Twitterreko kontuak bahitu ditu
Erabiltzaileei beren izenean argitalpenak egiteko baimena eskatzen die aplikazio honek. Honez gain, izena eta pasahitza eskatzen dizkeie erabiltzaileei sarbiderako klabeak eskuratzeko.
Erredakzioa
Twitterren zabaldutako gezurrezko aplikazio batek, erabiltzaileei beren profila gehien bisitatu dutenak nor izan diren esango diela esaten die, horrela erabiltzaileen klabeak eskuratzeko asmoarekin.
BitDefender segurtasun konpainiak jakinarazi duenez, mota honetako azkena agertutako aplikazioak, Twitter bidez bidalitako "Spam" deiturikoak izan dira, hau da, hartzailearen baimenik gabe mezuak bidaltzen dituztenak. "Ikus esazu nork bisitatu duen gehien zure profila" bezalako mezuak bidaltzen dituzte eta mezu hauek esteka bat izaten dute bertatik "StalTrak" izeneko erraminta batera bidaltzeko.
Erraminta honek erabiltzaileei beren izenean argitalpenak egiteko baimena eskatzen die, nork jarraitzen duen eta nori jarraitzen dion ikus dezan erabiltzaileak. Honez gain, erabiltzailearen izena eta pasahitza eskatzen ditu. Erabiltzaileek honakoa onartu eta beren klabeak ematen badituzte, aplikazio hau erabiltzailea beraren kontutik argitalpenak egiten hasiko da.
Aplikazio honetaz libratzeko, erabiltzaileek, aurretik eman dizkioten baimenak ezeztatu eta Twitterreko pasahitza ere aldatu egin behar dute. Hori egin ezean, interneteko gaizkileek beren kontuetan sartu ahal izango dute edozein momentutan . BitDefender konpainiak, hirugarren pertsonei eta aplikazio susmagarriei euren klaberik ez emateko gogorarazi die erabiltzaile guztiei.