Teknologia -

Koronabirusa

Jaurlaritzak Adimen Artifiziala erabiliko du ZIUetako beharrizanak aurreikusteko

Sherpa.ai enpresak laguntza altruista eskaini dio Eusko Jaurlaritzari, lurralde bakoitzean zazpi egunean zenbat unitate beharko dituzten argitzen duen plataforma baten bidez.

AAren bidez ZIUetan zenbat unitate beharko dituzten aurreikusten du teknologiak. Argazkia: Efe.
Gurutzetako ospitalea
AAren bidez ZIUetan zenbat unitate beharko dituzten aurreikusten du teknologiak. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Sherpa.ai konpainiaren Adimen Artifizialeko teknologia erabiliko du, hurrengo egunetan Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU) zer beharrizan izango diren aurreikusteko.

Erandioko konpainiak laguntza altruista eskaini die EAEko administrazioei, ZIUetan hurrengo egunetan izango diren beharrizanak aurreikusteko gai den plataforma bat berorren esku utzita. Hain zuzen ere, lurralde guztietan zazpi egunean behar izango dituzten unitateak kalkulatzen ditu garatu duten teknologiak.

Erreminta horrek birusaren patroi eta joerak interpreta ditzake, baita osasun zerbitzuentzat baliagarriak diren datuak identifikatu ere, hala nola, Sherpa.ai-k azaldu duenez, kutsatuen joerak, etorkizuneko agerraldiak eta beste hainbat faktore.

Plataformak algoritmo automatikoak erabiltzen ditu aurreikuspenak egiteko, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ezaugarrietarako garatu dute bereziki, Osakidetzaren irizpideei jarraituta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Osakidetza berriak Eusko Jaurlaritza berriak EAE Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa olatu berria IA berrikuntzak gaur