Teknologia -

350 euro akats bakoitzeko

Facebookek segurtasun akatsak aurkitzen dituztenak saritzen ditu

Ez dute zer akats aurkitu dituzten jakitera eman, baina parte-hartzearekin oso pozik dagoela esan du konpainiak. Guztira, konpainia 28.000 euro ordaindu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook bere sisteman akatsak aurkitzen dituzten erabiltzaileak saritzen ari da, duela aste batzuk martxan jarritako programa baten bidez. Ez dute sare sozialean zer akats aurkitu dituzten esan, baina parte-hartzearekin oso pozik daudela esan dute konpainiaren ordezkariek. Guztira, konpainiak 28.000 euro ordaindu ditu. "Izugarria izan da munduko osoko segurtasun arloko aditu independenteek nola lagundu diguten", adierazi du konpainiak.

Palo Altoko konpainiak segurtasuna indartu nahi du; horretarako, duela hiru aste 'Bug Bounty Program' jarri zuen martxan. Akats bakoitzeko 500 dolarretik (350 euro) gorako sariak eskaintzen ditu. Konpainiak esan duenez, 40.000 dolar (28.000 euro inguru) ordaindu dizkie dagoeneko sarietan Facebooken segurtasun akatsak aurkitu dituztenei.

"Pertsona hauen lana aitortzeko eta saritzeko sortu dugu programa, egindako lanagatik eta besteei taldean sartzera animatzeagatik", azaldu du konpainiak. Sarituen artean, zibernauta batek (ez dute nor den jakitera eman) 7.000 dolar baino gehiago irabazi ditu sei akats aurkitzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea