Teknologia -

Pribatutasuna Interneten

Facebookek zuk nahi baduzu soilik etiketatzen zaitu

Sare soziala nobedade batzuk sartzen hasi da, horien artean, argazki batean etiketatu nahi duzun ala ez erabakitzeko aukera ematen dizu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook bere web orrialdean nobedade batzuk sartzen ari da, pribatutasuna hobetzeko eta partekatzeko aukerak zabaltzeko. Egoera leihoan botoi batzuk jarri ditu, non aurkitzen zaren esateko eta publikatzen duzuna nork ikusiko duen erabakitzeko aukera ematen dizute.

Lehenengo nobedadea argitalpenean etiketatuak izateko pertsonak gehitzeko aukera ematen duen botoi bat da. Kontuan hartu beharreko arazoa lagun bat etiketatzean honako hau da: hark edukia ikus dezakeen modu berean haren lagunek ere ikus dezakete. Hori sare sozialaren aukera berrietan konfiguratu daiteke; zerbait zaila izan daiteke, normalean bezala.

Sistemak gauza txarrak izan arren, bere alde onak ere baditu. Orain, kontrolatzen ez dugun zerbaiti iragazkiak jartzea onartzen du sare sozialak. Etiketatzen gaituzten gauza guztiei begirada bat bota diezaiokegu hori publiko egin baino lehen, hau da, kontaktu batek argitalpen batean etiketatzen badigu, sistemak abisatu egingo digu eta argitaratu baino lehen OK botoiari emateko eskatuko digu.

Bestalde, taldeak mugatzeko aukerak argitaratutakoaren pribatutasuna hobetzen laguntzen digu eta geure kontaktuei zuzen bidaltzen. Modu horretan, Facebookek argitaratuko duguna 'Públikoa' izango den edo 'Lagunak' taldean sartuko dugun esateko aukera ematen digu.

Interneteko orrialdeari geolokalizazioa ere gehitu zaio. Etiketatutako lagunen botoiaren alboan, kokalekua partekatzekoa azaltzen da. Edozein leku gehitu daiteke, hirietatik auzoetaraino, denda mota guztietatik pasatuta. Facebook bere datu base ikaragarriaz baliatzen da erabiltzaileei jatetxeak, zineak, antzokiak, bulegoak...gehitzea eskaintzeko. Etiketatu mota honek Microsoften mapa zerbitzua erabiltzen du: Bing.

Facebooken eguneratzeak akatsak ere baditu: pribatutasuna kudeatzeko sistema berria lehengoarekin alderatuta hain ezberdina izateak eragiten duen harridura. Hala ere, pribatutasunaren arloan aurrerapausoak eman ditu, etiketatze sistema askoz hobeago batekin, kokaleku aukerak ere hobetzearekin eta, bereziki, argitalpena baino lehenagoko iragazkiekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea