Teknologia -

Merkataritza Sarean

Inditex taldearen denda guztiak, jada Interneten

Konpainiaren arabera, denda horien guztien webguneak martxan jartzeak 12 milioi euroko kostua izan zuen, iaz Zararen webguneak eragin zuen gastu bera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inditexek Interneten merkataritza sustatzeko plana indartu du eta horretarako gaurtik aurrera Pull&Bear, Massimo Dutti, Bershka, Stradivarius, Oysho eta Uterque dendek ere Sarean erosteko aukera eskainiko dute.

Denda horiek Alemania, Austria, Danimarka, Espainia, Frantzia, Irlanda, Italia, Monako, Norvegia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Suedia eta Suitza herrialdeetan izango dira martxan.

Konpainiak adierazi duenaren arabera, denda horien guztien webguneak martxan jartzeak 12 milioi euroko kostua izan zuen, iaz Zararen webguneak eragin zuen gastu bera.

Denda fisikoetan dituzten produktu berdinak jarriko dituzte salgai Interneten eta etengabe berrituko dituzte. Gainera, prezioa ere berdina izango da. Horrez gain, erosleei erosketak dendan bertan doan jasotzeko aukera, etxera bidaltzeko zerbitzua eta bidalketa azkarra egiteko eskaera eskainiko diete. Dendan bezala, erositakoa itzultzeko epea 30 egunekoa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea