Teknologia -

Irailak 29-30

WebCongress Bilbao: ETEentzako online marketing arloko adituen bilera

Blackberryko eta Pandako ordezkarien hitzaldiak izango dira Zamudioko Parke Teknologikoan eta Google+1, Adwords eta Facebook Apps... tailerrak. eitb.com-ek media partner izango da.

Aurreko Webcongress bateko irudia.
Aurreko Webcongress bateko irudia.
Aurreko Webcongress bateko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
WebCongress Bilbao Blackberry Panda eitb.com

Ostegunean, irailak 29, hitzaldiak izango dira egun osoan zehar. Eduardo Fernandez Backberry-ren Espainiako presidenteordeak, Emilio Castellote Panda Securityren produktu zuzendariak, Alfonso Moure RelevantTraffic enpresako SEOak, MassimoBurgio SEMPOko komite orokorreko presidenteordeak eta Overaliako Guillermo Vilaroigek parte hartuko dute, besteak beste, hitzaldi horietan. Hitzaldi guztietara joateko sarrerak 30 euro balio ditu.

Tailerrak

Ostiralean, irailak 30, online marketingeko 6 formazio tailer izango dira, bina ordukoak. Gai ezberdinak jorratuko dira: SEO, Google Adwords, Email marketinga, Social Media Marketinga, Facebook Apps, Web Analitika eta Google+1 tailerra. Tailer bakoitzaren prezioa 100 eurokoa da.

Ostiral gauen bertan, WebParty delako egingo da, ekimenari amaiera emanez, negozio-networkingera bideratuta. Tailer bat egiten dutenek WebCongressen zigilua duen ziurtagiri jasoko dute, formazio hori jaso dutenaren adierazle. Inskripzioaren barne dago wifia eta Google Adwordsen 50 euroko kupoia.

Izena emateko, kontakturako eta xehetasun gehiagorako: webcongress.com/bilbao

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea