Teknologia -

Sare sozialak

Twitterrek 100 miloi erabiltzaile bildu ditu

Duela bost urte sortu zen sare soziala eta hasieran sinesgarritasuna galdu zuen arren, 2009ko Iraneko gatazketan oso erabilgarria den erreminta soziala dela erakutsi zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitter sare sozialak 100 milioi erabiltzaile bildu dituela adierazi du bere blogean. Mezu laburren sistema mundu osoan egin da ezaguna, batez ere gatazkei eta hondamendiei buruz informatzeko erakutsi duen erabilgarritasuna erakutsi duelako.

Datozen asteetan, Twitterrek hindieran, filipineran, malasieran eta txinera sinplifikatuan eta tradizionalean eskainiko du zerbitzua. Horrela, 17 hizkuntzetan izango da erabilgarri.

Konpainiaren aburuz, Twitterren profila sortu duten erabiltzaileen % 40k munduan gertatzen ari denaren berri jakiteko egin dute.

Duela bost urte sortu zutenean sinesgaritasuna galdu zuen arren, 2009ko Iraneko gatazketan oso erabilgarria den erreminta soziala dela erakutsi zuen.

Twitterreko erabiltzaileen artean Gobernuko presidenteak, pertsonaia ospetsuak eta beste hainbat aditu daude.

Jarraitzaile gehien dituena Lady Gaga abeslaria da (13 milioi baino gehiago). Bigarren postuan dago Justn Bieber gaztea (12,4 milioi) eta, ondoren, Barack Obama presidentea (ia 10milioi) dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea