Teknologia -
Argitaletxeen industria
Amazonek liburuak alokatzeko zerbitzua martxan jarriko du
Amazon konpainia argitaletxe batzuekin hizketan ari da taula eta liburu digitaletarako liburuak alokatzeko zerbitzu bat kaleratzeko.
Erredakzioa
Amazon Internet bidezko salmentak eskaintzen dituen konpainia argitaletxe batzuekin hizketan ari da taula eta liburu digitaletarako liburuak alokatzeko zerbitzu bat (Netflix zerbitzuaren antzekoa) kaleratzeko, , The Wall Street Journal AEBetako egunkariak igande honetan aireratu duenaren arabera.
Euskarri digitalen liburutegi honetan, bezeroek urteko kuota bat ordaindu beharko lukete edukietara sartu ahal izateko. Oraingoz, ez dago argi noraino iritsi diren Amazonen eta argitaletxeen arteko elkarrizketak.
Argitaletxeetako exekutibo askok (ez dute nortzuk diren ezagutzera eman nahi izan) adierazi dutenez, eurei ez zaie gehiegi gustatzen ideia, zerbitzu horrek liburuen prezioa jaistea eta liburuak saltzen dituzten txikizkariekin harremanak okertzea ekar dezakeelako.
Amazonen aldetik, berriz, ordezkari batek ere ez du horren inguruko iritzirik eman nahi izan. Seattlen (AEB) egoitza duen Amazon konpainiak Appleren iPad ezagunarekin lehiatzeko taula bat merkaturatuko du datozen asteetan; izan ere, bere negozioa handitzeko lanean ari da.