Teknologia -

Nazioarteko adituak

Bizitza diseinatzeko eta munduan zabaltzeko ideiak, TEDx-en

Vicente Ferrer Fundazioak, Bake Nobel Sarirako hautagaiak hartuko du parte ekitaldian, non, 'Imagine Design' lelopean, bizitzaren hainbat arlotako diseinuaren inguruan jardungo diren.

Hizlari bate, jardunaldiaren une batean. Irudia. EITB
Hizlari bate, jardunaldiaren une batean. Irudia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TEDx Bilbao-ren bigarren edizioa da gaur, irailak 30, Bilbon, EITBko egoitzan. Ekitaldia ezagutza eta ideiak zabaltzeko egiten da eta bertan Vicente Ferrer Fundazioa Bake Nobel Sarirako hautagaiak hartuko du parte.

Zehatz-mehatz, hizlarietako bat Moncho Ferrer Vicente Ferrer Fundazioaren arduradun nagusia izango da. Ferrer erakunde humanitarioaren sortzailearen semea da, eta bere hizketaldian hezkuntzaren aldeko eta Anantapurren (Indiako eskualderik zigortuetako bat) gaitasun profesionala "etorkizun eta garapen bide" bezala hartzearen aldeko apustua egingo du.

TEDxen edizio berriak, Imagine Design titulua duenak, bizitzaren hainbat arlotako diseinua izango du hizpide.

TEDx Bilbao 2011 egitarauaren arabera, nazioarteko eta Espainiako bederatzi adituk hartuko dute parte, hainbat arlotakoak: diseinua, moda, diseinu industriala, arkitektura, informazioaren teknologiak eta gizarte-harremanak. Asmoa da azaltzea zelan diseinuak alda dezakeen gure ingurua.

Antolakuntzak TEDx Bilbaora etorriko direnei krisket solidario bat egiteko eskatu die. Krisketa lore bat da, eta lorearen petaloak benetako bileteak lirateke, eta parte hartzaile bakoitzak erabaki beharko du zenbat bilete jarri lore solidarioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea