Teknologia -
Bideo-jokoen ikerketa
Bideo-jokoen erabiltzaileen % 41 emakumeak dira
Helduen % 24k bideo-jokoak maiz erabiltzen ditu eta erabiltzaileek bataz beste 32 urte dituzte.
Erredakzioa
Espainiako helduen ia laurden batek maiz erabiltzen ditu bideo-jokoak, eta horietatik % 41 emakumeak dira. Zifra hauek aisialdi mota hau geroz eta “normalizatuagoa” dagoela erakusten dute.
“Espainiako bideo-jokalaria: perfila, ohiturak eta kezkak” ikerketaren ondorioak eman ditu jakitera Gamefesten Jolasen Softwareen Editore eta Banaketako Espainiako Elkarteko (Adese) presidenteak, Alberto Gonzalez Lorcak.
15 urtetik gorako 1.500 zibernautak hartu dute parte ikerketa honetan eta helduen % 24k bideo-jokoak maiz erabiltzen dituztela azaldu du, Europako bataz bestekotik oso gertu (% 25,4).
Adinak kontutan hartuta, 7-34 urte bitartekoen artean % 45,3ak maiz jolasten du, %15,6ak 35-44 urte artean eta 45-54 urtekoen artean % 7,8ak.
Bideo-jokoen “estigmatizazioa” geroz eta txikiagoa dela esan du Gonzalez Lorcak eta aisialdi era honen “normalizazioa” lortzen ari dela adierazi du.
Bideo-jokoak sektore profesionaletan, hala nola hezkuntzan, medikuntzan eta enpresa munduan erabiltzen ari direlako gertatzen ari dela dio.
Ikerketa honen ustez, ziberjokalariaren bataz besteko adina 32 urte dira dira eta erabiltzaileen %52 ezkonduta dago edo bikotearekin bizi da.