Teknologia -

Hamargarren urteurrena

10 urtetan 275 milioi iPod saldu dira

Erreproduzitzailearen salmentak beheraka egin dute azken aldian eta Classic edo Shuffle bezalako ereduak gehiago ez fabrikatzea planteatzen ari da Apple.

10 urtetan 275 milioi iPod saldu dira. Argazkia: Apple
10 urtetan 275 milioi iPod saldu dira. Argazkia: Apple

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 10 urte Apple teknologia mundua goitik behera aldatzen hasi zen. 10 urte betetzera doanean, Ipod gama guztien artean 275 milioi unitate saldu dira. Horrez gain, erabiltzaileek gailu honetan entzun ahal izateko 10.000 milioi abesti baino gehiago deskargatu dituzte iTunes-etik

Appleren lehen iPod-ak 2011an atera ziren lehenengoz. Urte berean iTunes izeneko gailua sortu zen eta musikaren industria aldatu zuen honek.

Erreproduzitzailearen salmentak beheraka egin dute azken aldian eta Classic edo Shuffle bezalako ereduak gehiago ez fabrikatzea planteatzen ari da Apple. Hala ere, iPod ereduen salmentak aurrera jarraitzen du iPod Touch, iPhone eta iPad aplikazioei esker.

Gailu arrakastatsu honek beste hainbat eredu berri ditu bere atzetik, Voucher Codes-ek infografia baten bidez jakinarazi duenez.

2011an, hamar urte betetzera doanean, iPod teknologiako ikono bilakatu da. Hala ere, zurrumurruek diotenez Classic edo Shuffle ereduak merkatutik kendu nahi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea