Teknologia -
400.000 ale baino gehiago
Applek eBookstore zerbitzua ireki du, Espainian
Orain arte, irakurketa aplikazioa doako liburuekin bakarrik erabili zitekeen. Zerbitzuak 130 milioi liburu elektroniko baino gehiago saldu ditu beste herrialde batzuetan.
Erredakzioa
Applek iBookstore liburu digitalen denda ireki du, Espainian. Orain arte, irakurketa aplikazioa doako liburuekin bakarrik erabili zitekeen. iPad, iPhone edo iPod Touch gailuetan erabiltzeko 400.000 liburu baino gehiago eskuratu ahalko ditu erabiltzaileak.
Beste herrialde batzuetan 130 milioi liburu elektroniko saltzea lortu du zerbitzuak eta, orain, Espainiako argitaletxe garrantzitsuenekin akordioak lortu ditu Applek eta zerbitzua martxan jartzea erabaki du.
Appleren lehentasuna edukiak dira. Konpainia kaleratzen dituen gailuei esker da ezaguna, batez ere iPhone eta iPad gailuei esker. Hala ere, Applek kalitatezko edukiak eskaintzearen alde apustu egiten jarraitzen du. Musikaren ostean, aplikazioak iritsi ziren, ondoren bideoak eskaini zituzten eta, orain, liburuen txanda da.
Konpainiak erabiltzaileen esku jarri du formatu digitaleko liburuen salmenta zerbitzua. Azken hilabeteetan, ospea handia lortu dute liburu elektronikoek eta joera horrekin bat egin nahi izan du Applek ere. Erabiltzaileek iOS gailuetan liburuak erosi eta irakurri ahalko dituzte iBooks doako aplikazioari esker.
IBookstore-an liburu berezien eta gehien deskargatu direnen sailez gain, izenburuaren, egilearen edo arloaren arabera bilaketak egiteko aukera du erabiltzaileak. Liburua topatzean, ukitzea nahikoa da informazio gehiago eskuratzeko, kritikak ikusteko edo pasarte bat irakurtzeko. Liburua deskargatuz gero, erabiltzailearen apalean gordeko da. Eta irekitzeko ere ukitzea nahikoa da.
IBooks aplikazioa doakoa da eta dendan sartzeko eta edukiak kontsultatzeko balio du. Aplikazioa apal baten itxura du eta dendara sarbidea ere da.