Teknologia -

Diru laguntza bati esker

Indiak munduko 'tablet' merkeena atera du

"Aberatsek mundu digitalera sarrera erraza dute, baina herritar xumeak aukera horretatik kanpo geratu dira. Aakashek zulo horrekin amaituko du", esan du Telekomunikazio eta Hezkuntza ministroak.

Ikasle bat, bere 'tablet' berriarekin. Argazkia: Efe.
Ikasle bat, bere 'tablet' berriarekin. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiak 'tablet' berria atera zuen asteazkenean, munduko merkeena, haien hitzetan. 'Tablet' hori ikasleei salduko diete 35 dolarrean (26,2 euroan), diru-laguntzei esker. Helburua, Indian sare digitaletara sartzeko erraztasuna zabaltzea da, esparru horretan Txina eta Brasilen atzetik baitaude.

Gobernua Aakash (zerua) izeneko dispositiboaren lehen unitateak erosten ari da 50 dolarrean (37,5 euroan) aparatua muntatzen ari den enpresa britaniarrari.

Hasiera batean, ikasleen artean 100.000 unitate doan banatuko dituzte, proba moduan.

"Aberatsek mundu digitalera sarrera erraza dute, baina herritar xumeak aukera horretatik kanpo geratu dira. Aakashek zulo horrekin amaituko du", esan du Kapil Sibal Indiako Telekomunikazio eta Hezkuntza ministroak.

DataWind 'tablet'a ekoiztu duen enpresa britaniar txikiaren arabera, prezioak behera egingo du ekoizpena handitzen denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea