Teknologia -

Biografian oinarrituta

Steve Jobsen pelikula abian egon liteke

Zurrumurruen arabera, Hollywoodeko zinemagileak Pixar eta Apple konpainien fundatzailearen bizitzari buruzko pelikula egiteko pentsatzen hasi dira.

Steve Jobs. Argazkia: EFE
Steve Jobs. Argazkia: EFE
Steve Jobs. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Steve Jobsen bizitza abentura zoragarria izan zen eta zinemara eramateko modukoa da. Jobsen heriotzaren ostean, eta zurrumurruen arabera, Hollywoodeko zinemagileak Pixar eta Apple konpainien fundatzailearen bizitzari buruzko pelikula egiteko pentsatzen hasi dira.

Salmentan jarri aurretik best seller bat bilakatu den Jobsen biografian oinarritutako filma izango litzateke.

Walter Isaacson Time aldizkariko editore buru ohiak idatzi du liburua eta 2012an kaleratu behar zuen arren, Appleren fundatzailearen heriotzak datorren urriaren 24an merkaturatzea eragin du. Hasiera batean, liburuak iSteve: The book of Jobs izena izan behar zuen, baina, azkenean, Steve Jobs izango du izenburua.

Hala ere, Steve Jobsen ibilbidea jasotzen zuen filma 1999ko pelikula batean jaso zuten, Pelikulak Silicon Valleyko Piratak izena zuen.

Martin Burkek zuzendua eta Paul Freiberger & Michael Swainen Fire In The Valley: The Making of The Personal Computer liburuan oinarritua, Apple eta Microsoft enpresen sorkuntzari buruzko istorioa kontatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea