Teknologia -

Erosketa eskaintza

Europar Batasunak Microsoftek Skype erostea ahalbidetu du

Estatu Batuetako Komertzio Batzorde Federalak ekainean onartu zuen Microsoften historiako erosketarik handiena izango denaren operazioa.

Eitb.com
Skype programari esker, distantziak laburragoak dira egun

02:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak Interneten ahots eta bideo zerbitzua eskaintzen duen Skype programa erosteko baimena eman dio Microsofti. Bere historian egingo duen erosketarik garestiena izango da, 8.500 milioi dolarreko gastuarekin.

Europar Batzordeak esan zuenez, egindako ikerketetan argi geratu zen enpresaren jardueretan bideo komunikazioak gainjartzen zirela, eta arlo horretan Microsoftek zuzenean parte hartzen zuela berak sortutako Windows Live Messenger programaren bitartez.

"Hala ere, Batzordeak uste du ez dagoela konpetentzia arazorik, geroz eta handiagoa den merkatu honetan hainbat partehartzaile daudelako, baita Google ere", esan zuen erakunde europearrak.

Akordio horrek hainbat bezero berri sortuko zituen Microsoft Windows eta Office softwareetarako. Estatu Batuetako Komertzio Batzorde Federalak ekainean baimendu zuen erosketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea