Teknologia -

Teknologia

Euskaltelek 5G teknologia eskainiko du, Orangerekin hitzartutako akordioari esker

Zabalkunde prozesuan dagoen Euskaltel konpainiaren arabera, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eskainiko dute 5G teknologia.

Euskaltelen egoitza. Argazkia: Euskaltel.com
Euskaltelek 5G teknologia eskainiko du, Orangerekin hitzartutako akordioari esker
Euskaltelen egoitza. Argazkia: Euskaltel.com

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltelek 5G teknologia eskainiko die bezeroei, Orange telefono konpainiarekin hitzartutako akordioari esker.

Zabalkunde prozesuan dagoen Euskaltel konpainiaren arabera, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera 5G teknologia izango dute bezero guztiek sakelako telefonoetan.

Gainera, baliteke 5G zerbitzua aipatu data baino lehenago iristea, Orangek eskuragarri jartzen duen unetik aurrera, hain zuzen ere.

Akordio horrek bi konpainien arteko gainerako itunen iraupen bera izango du, hau da, 2024ko ekainera arte.

Jose Miguel Garcia Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuak adierazi du oso akordio garrantzitsua dela, 5G sare aurreratuenak erabiliko dituztelako eta, ondorioz, bezeroei kalitate handiko zerbitzu eta produktuak eskainiko dizkietelako. "Dagoeneko gure bezero direnei nahiz Espainiako estatuan lortzen ditugun bezero berriei zerbitzu onena emango diegu", esan du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Telefonia mugikorra Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Internet 5G